Jaso Ikastolan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetarako erabiltzen ditugun
espazioen berrikuntzan gabiltzan honetan, gaian aditua den Aitor Axpe
arkitektoaren hitzaldia antolatu dugu.
Axpek espazioaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz hitz egingo digu,
“Espazioak hezkuntzaren zerbitzura” izenburua duen hitzaldian.
Hezkuntza-espazioak historian zehar, gaur egunera arte, izan duen bilakaera
aurkeztuko digu, baita espazio horiek gure ikasleen garapenean eta hezkuntzan
duten garrantzia ere. Era berean, metodologia berriek eskatzen dituzten espazio
arkitektonikoak azalduko ditu, ikasleak beren hezkuntzaren eta ikaskuntzaren
benetako protagonista izan daitezen.
Aitor Axpe arkitektoa eta Oskol arkitektura tailerreko kidea da. Arkitektura
jendartea eraldatzeko tresna garrantzitsua dela jabetuta, hezkuntzari zerbitzu
eman nahi izan diote azken urteetan, egun pil-pilean dauden pedagogia
berritzaileek merezi eta behar duten espazioa lagun izan dezaten. Proiektu horien
garapenean eta diseinuan garrantzitsua da ikastetxe bakoitzeko komunitatearen
parte-hartzea. Proiektu integral baten baitan tailerrak, prestakuntza eta gaiari
buruzko hitzaldiak eskaintzen dituzte.
OHARRA: Hitzaldia euskaraz izanen da.
KONTAKTUAK
Aitor Axpe (Arkitektoa eta irakaslea): 699861776
Unai Arellano (Jaso Ikastolako zuzendaria): 648234502