2004. urtean, hainbat eragileren eskutik sortutako egitasmo honek euskaraz txukun hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten pertsonak harremanetan jartzea du helburu. Talde txikiak osatzen dira, gutxienez astean behin elkartzen direnak, eta euren xedea euskaraz mintzatzea da.
Izena emateko tokiak hauexek:
• Antsoain: Udaleko Euskara Zerbitzua.
• Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.
• Atarrabia: Karrikaluze elkartea.
• Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.
• Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua.
• Burlata: Zaldualde Euskaltegia.
• Iruñea: Karrikiri elkartea eta Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi euskaltegiak.
• Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua.
• Uharte: Zubiarte euskaltegia.
• Zizur: Udaleko Euskara Zerbitzua.
Eta horietatik pasatzerik ez baduzu, fitxa hau bete edota 948 96 05 16 telefono zenbakira deitu.
Informazio gehiago Mintzakideren orrian aurkituko duzue.