Jon Alonsoren azken liburuan aurrekoaren ildotik jarraituko dugu.
Oraingoan ere, Enekoitz Ramirez, “Lanbas” etakide ohi eta sasi detektibea dugu protagonista bezala. “Hiri hondakin solidoak” eleberri beltz honek Euskaltzaindira, unibertsitatera eta Bartzelonara eramango gaitu, besteak beste.
Ohikoa den bezala, umore garratzak, ironiak eta bazterreko pertsonaiek osatuko dute historiaren mosaikoa. Haizea hartzeko astirik gabe, irakurlea hasieratik harrapatuta sentituko da, beti irrikan hurrengo kapituluan zer gertatuko den jakiteko. Zinez, liburu oso entretenigarria, maisuki idatzia. Ziur gaude ez zarela damutuko!!
Prezioa: 18€