Lehertzera doa. Hori da VIII. (H)ilbeltza zikloa iragartzeko egin duten bideoaren goiburua, eta ideia horri heldu diote jaialdiaren aurkezpenean ere: «Horren beldur ginen, dena lehertuko zela eta (H)ilbeltzarik gabe geldituko ginela, baina leherketak gure aldera egin du». Gaur eman dituzte Baztango (Nafarroa) euskal nobela beltzaren astearen inguruko xehetasunak, Karrikiri elkartean: astelehenean abiatuko da, eta igandera arte beltzez tindatuko ditu Arizkun, Aniz, Elizondo, Erratzu eta Irurita.