2019an Igartza beka-saria irabazi zuen Irati Goikoetxeak eta 2020an liburuak argia ikusi zuen. Azken urteotan Nafarroako Gobernuan izan da lanean, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuan. Zilegi da esatea bere lanbideak eragin handia izan duela liburu honetan, bizikidetza delako gai nagusia.
Oihanari ETAk aita erail zion hemeretzi urte zituela, eta horrek bere bizitza markatu zuen. Unibertsitateko ikasketak bukatu, bidaiatu, bikotekideak izan, familia osatu, seme alabak izan… baina bere buruaren gainean beti minaren itzala hegaka. Egun batean, biktima ezberdinen lekukotasunak bildu nahi dituen antropologo baten deia jasoko du.
Oihanaren doluaren barruan bidaiatuko dugu guk, irakurleok. Istorio honek ez du mendekua bilatzen, ez da salaketa bat, soilik erakutsi nahi du biolentzia politikoak dakarren mina, eta ez da gutxi!
Hemen eskuragai.