Hasierako proposamena ekimen hau hilaren hirugarren larunbatean egitea baldin bazen, maiatza partean hauteskundeak direla eta, bigarren larunbatean egitea otu zaigu eta hori dela eta, badakizue, euskal dantzak gustuko dituzuen guztiok hitzordu polita duzuela Iruñeko alde zaharrean, Mercaderes karrikan, 18:30eatik aitzina.

Eta gogoratu ez dela dantzari profesionala izan behar, ez horixe. Euskal dantzak gustuko badituzue, hurbildu eta elkarrekin gozatuko dugu!!!

Irudi gehiago ikusi nahi izanez gero, hemen sakatu.