“Euskarak 365 Egun” ekimena gogorarazi nahi dizuegu oraingo honetan. Hemen, 2014an Iruñeko udaletxe plazan egindako soka-dantza uzten dizuegu.

Xenpelarren “Iya guriak egin du” doinuan, Julio Sotok prestatutako bertsoak kantatu genituen Duguna dantza taldeko kideen pausuak jarraituz.

Aurten ere, Iruñerriko euskaltzaleok leku berean bilduko gara! Hasi eztarriak berotzen…

  • 1) Mundu hau da guztiona
  • kolorea dariona (bis)
  • Hizkuntza mundu zati
  • berezia den bati
  • zentzu emanten diona (bis)

 

  • 2) Nafarroan buruz-buru
  • Iruñea hiriburu (bis)
  • Pozez, alaitasunez
  • eta askatasunez
  • euskara bizi nahi dugu! (bis)

 

  • 3) Ahaztu gabe atzo, gero
  • guk gaur nahi dugu hitz bero (bis)
  • Aupa! Mingainak blaitu!
  • Euskarak behar gaitu
  • egunero-egunero (bis)

 

  • 4) Lantokian, mahai bueltan
  • asteroko erosketan (bis)
  • Indartzeko gehiago
  • handitasuna dago
  • une txiki horietan (bis)

 

  • 5) Ale txiki bat eskatzen
  • handiagoa eskaintzen (bis)
  • Izateko desioz
  • kaleak koloreztatzen (bis)

 

  • 6) Bakoitzak bere esparruan
  • txingurriaren larruan (bis)
  • Amets egin, aritu
  • borrokatu, sentitu
  • bihotza mingain barruan (bis)

JULIO SOTO

Antolatzaileak: Iruñerriko Topagunea (KarrikiriZaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze, Euskaldunon Biltoki, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskalerria irratia)