Horrela bada, apirileko alean Karrikadantzaren itzuleraren berri izanen duzu, Karrisolasaren beste saio baten iragarpena eta lana eta jarana uztartzen dituen gure feriagintza ekimenaren aurrerapena.
Agendaren tartean laburbira filmen zirkuitua, hitzaldiak, Iruñean Kantuz ekimena, haurrentzako antzerkia eta tailerrak, ipuin kontalariak, bertso saioak, mendi ibilaldiak, lehiaketak eta beste hainbat ekimen kulturan nahi adina murgiltzeko.
Elkarrizketaren atalean, esan bezala, Alberto Barandiaran kazetariarekin solas interesgarria Hegoaldeko hizkuntza komunitate gutxituekiko eragileekin lankidetza bultzatzen duen Garabide elkartearen inguruan.
Ekarpenen tartean, Patziku Perurena idazleak Bertsolari filmaz eginiko hausnarketa topatuko duzue, eztabaidarako parada eskainiko duena ziurrenik.
Eta gure aukeren artean, Garabideak elkartearen Hedabideak liburua eta Xabi Strubell eta Eneko Haritzen “Lur Gorrian Barrena” lana eta disken atalan, berriz, Goienetxe anaien “Anai nagusia” eta Aintzina folk taldearen “Kosinatik kanberala”.
On egin deizuela!!!