Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa maiatzaren 12tik 25era bitarte egin da eta epe horretan guztira 97 argazki jaso dira.
Lehiaketaren helburua saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak bezeroei zein herritarrei ikustaraztea izan da eta, horretarako, parte-hartzaileei lan oso sinplea proposatu zaie; Iruñerriko eta Garesko saltokietan ikusgai dauden euskarazko errotulu, kartel edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidaltzea.
Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen dituen argazkia ateratzeagatik irabazi du Santxotenak lehiaketa.
Antolatzaileak, Euskara Merkataritzara planeko udalak eta Karrikiri Euskaldunon Elkartea izan dira/gara eta erakunde bakoitzeko teknikari edo ordezkari banarekin osatu da epaimahaia.
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!