Susaren “Munduko Poesia Kaierak” bildumaren abagunean Miren Agur Meabek euskaratu du gure artean, orain arte, ezezaguna den Forugh Farrokhzad poeta persiarra. 1934an jaio zen Teheranen, oso gaztetik hasi zen idazten eta bere literatura bizitzaren gorabeherek markatu zuten.

16 urterekin ezkondu zen, seme bat izan zuen eta laster dibortziatu zen. Bere senar ohiak semearen zaintza kendu zion eta ez zuen berriro ikusi eta familiak arbuiatu zuen. Bere poesiak Irango literatura klasikoa inarrosi zuen eta kritikak oso gaizki hartu zituen bere lanak, debekuak pairatu zituen eta erbesteratu behar izan zuen. Hau guztia bere poemetan aurkitzen da.

Bere lana definitu behar badugu zera esango genuke dela: herrikoia, feminista, modernotasunaren ikurra, indartsua. Emakumeen sexualitate askatasunaren eta bizitza independientearen aldekoa.

Hemen eskuragai.