Horretaz gain, hasi berri dugun urteko Karrikan berriki argitaratu dugun establezimendu euskaldunen liburuxkaren edizio eguneratua eta urtarrilaren 22an eginen dugun Karrisolasa ekimenaren saio berria ditugu hizpide.

Agendaren baitan, urtarrilan zehar gozatu ahal izanen ditugu euskarazko ekimenen zerrenda; kontzertuak, haurrentzako zinea, antzerkia, ikastaroak, e.a.

Euskalgintzako lagunen ekarpenei luzatutako tartean, Aitor Txarterina antzerkigilearen artikulu interesgarria (Karrisolasa ekimenean solasgai izanen duguna) eta Karrikiri dendako gomendioen artean proposamen interesgarriak; Gabriel Aresti Kultur Elkartearen “Gabrielen lekua” eta Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak” liburuei dagokienez, eta Glaukomaren azken lana eta “Jainko txiki eta jostalari hura” proiektua musika atalean.

Eta Eguberriak pasa ondoren, laster helduko dira inauteriak eta Karrikiri dendan euskal mozorroetarako osagaiak aurkituko dituzue.

Horixe gure urtarrileko menua, gustatzen?

Urte berri on eta laster arte!!