Agendaren baitan, adin guztietako euskaldunontzako egitasmoak: Axular taldearen kultur astea, irakurle taldeak, Iruñean eta Sarriguren kantuz, dantzari ibiltaria, UEUko ikastaroak, haurrentzako ekimenak…
Elkarrizketaren atalean, Garbiñe Petriatu Ijurra (ez Ijurko, papereko edizioan jarri dugun moduan!! Barka Garbiñe!!), Hizkuntz Eskubideen Behatokiko arduradunarekin solasean aritu gara berriki aurkeztutako “Hizkuntz Eskubideen egoera 2013” txostenaren inguruan eta Nafarroan euskal komunitatearen hizkuntz-eskubideen egoeraz.
Xabier Gartzia, Gora Iruñea taldeko kidea “Sanferminetan euskaraz bizi nahi dugu” artikuluan festetan ere euskarak behar dituen arnas guneez eta Gora Iruñea taldeak bigarren urtez antolatuko duen Jai Guneaz aritu zaigu.
Eta gure gomendioen artean, haurrei zuzendutako bi lan interesgarri: “Xaldun Kortin. Jolastu gurekin” CD/DVDa eta Maurice Sendaken “Gaueko sukaldean” amets goxoak izateko liburua. Diskoei dagokienez, Beñat Igerabideren “Orbainak” eta Kashbad taldearen “Arrakala”.
Eta Sanferminetarako geroz eta guttiago falta dela kontuan hartuz, eman begirada zuen armairuari eta zerbait faltan botaz gero (prakak, kamisetak, zapiak, e.a.), hurbildu Xabier karrikako gure saltokira eta hautatu gure eskaintza zabalaren artean.
Aurtengo festetarako, gainera, “Geurea ikurriña” kamiseta berria egin dugu Tasio eta Albaro lagunekin batera. Ea gustuko duzuen!!!
**Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS (Berria)