Ordu batzuk besterik ez dira falta “Nobela beltza, errealitate beltza” mahai inguruari hasiera emateko. Bertan arituko diren lau detektibeak prest daude! Edurne Arrizibitak detektibeak aurkeztuko ditu eta hortik aurera, Jon Alonso, Joxerra Senar, Ivan Gimenez eta Patxi Urrutiaren eskutik nobela beltza eta errealitate beltzaren artean alde handirik ez dagoela ikusiko dugu.
Datorren astean, 27an, Martin eta Xabier Etxeberria anaiek “Gizon gogorraren sekretua” liburu aurkezpena Karrikiri euskal dendan eginen dute. Eta hilabetea bukatzeko, maiatzaren azken astean %10eko beherapena nobela beltza sailean.
Zuen zain egonen gara!!