Iragana atzean utzi nahi du Beñat Sarasolaren nobelako protagonistak, militantzia politika ahaztu eta bizimodu berri bat eraiki, ez du beste asmorik. Baina iraganaren itzal luzea itzuli da eta era bortizki kolpatu du protagonista, daraman bizitza arrunta hankaz gora jarriz. Aski komeria ditu gaurko bizitzan, amodio eta bikote harremanak, aitaren gaitz sendaezina, eta orain lurperatuta egon behar den iraganera bueltatu behar du? Ezin du bakean utzi poliziak?

Ertz anizteko protagonista, galdua, ahula batzuetan eta beti bizkarrean bizitzaren motxila daraman gizaki gaixo bat. Beñat Sarasola orain arte izan da literatura kritikoa, itzultzaile eta poeta, baina orain erakutsi du nobelagintzan ere bikain moldatzen dela.

Hemen eskuragai.