Laborari giroan oinarritutako istorioa da, lana, natura eta gizakiaren eboluzioarekin zerikusia duen filmea da.

Dantza tradizionala, eta honek atzean gordetzen duen sinbologiaz aritu zaigu Telmo Esnal zuzendaria. Juan Antonio Urbeltz eta Koldobika Jauregiren laguntzaz lortu du istorio erabat unibertsala eta atenporala sortzea, guztia estetika berri batekin. Euskal dantzen errepertorio zabala
ikusi daiteke filmean. Herria da protagonista eta emozioak transmititzen dituena, herri kolektiboa egilearen esanetan.

Zenbait urte behar izan zituen zuzendariak lana aurrera eraman ahal izateko, errodai neketsuen ondoren etorri da «Dantza» gurera. Pantaila handian ikusi ez duenak orain du aukera, DVD formatuan karrikaratu bait dute.

Hemen eskuragai.