Kitarra hartu du Xabi Bandinik berriro ere. Kerobia eta Supernova taldeetan abeslari izandakoa, bakarlari bezala ikusiko dugu oraingo honetan.

Entzun ahal izan dugun abestian, Euskara eta gaztelaniaren nahasketa polita egin du. Barrutik idatzitako letra hauek akorde atseginak dituzte
lagungarri. Ez dugu zalantzarik, diskoak harrera ezin hobea izanen du.

Gurean ere, zuzenean ikusteko aukera izanen duzue. Bere disko berria urriaren 19an, ostiralarekin aurkeztuko du Karrikiri Euskaldendan.

Hemen eskuragai.