Dagoeneko hasi gara Merkataritza 2016 liburuxka prestatzen. Establezimendu euskalduna ezagutzen baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta gu beraiekin hitz egiteaz arduratuko gara, edo zure establezimenduan euskaraz hitz egiten bada deiguzu eta parte hartu 2002. urtean hasitako proiektuan.
Programa honen bidez establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: establezimenduek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskadun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. 2002. urtean hasi ginen proiektua gaur egun 260 establezimendutik gora ditu sarean eta urtez urte zerrenda luzatzen jarraitzen du.
Iruñerriko hainbat Udal (Atarrabia, Burlata, Uharte, Aranguren, Berriozar, Orkoien, Antsoain, Zizur Nagusia eta Berriobeitikoa) gurekin koordinatzen dira proiektua aurrera eraman ahal izateko.