Larunbat honetan, denok Zentralera!! 12.00etan hantxe egonen gara!!
Urtarrilean eta otsailean bezala, martxoan ere Zentralean izanen dugu Karrikadantza, eguerdiko 12.00etan. Baietz aretoa bete!!!
Aprobetxatu zeren azkeneko Kafekadantza izanen dugu, gero, udaberriarekin batera, San Nikolas plazara itzuliko gara.
Aste motza, baina ekitaldiz beteta honakoa!! Ostegunean jai eguna dugu, indarrak biltzeko egun aproposa. Ostiralean, Iruñatik 19.Korrika pasako da, eta larunbatean, Karrikadantza-Kafekadantza izanen dugu. Eta beste ekitaldien berri izan nahiez gero, emaiozu begiradatxo bat gure euskal agendari.