Ipuingarria izango da

Ipuingarria izango da

Liburuaren festa
AZAROAK 4, 5, 6 ETA 7. IRUÑEAN.

Beharbada galdetuko duzu: zer da ipuingarria, zerk izanbehar du ipuingarri?
Liburuaren jaia dugu hori. Ipuinak ahoz aho eta belarrizbelarri mugitu nahi ditugu, eta, asmo horrekin, haur etagazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko duguIruñerriko alde zaharrean.…

Haizeari elkarrizketa

Haizeari elkarrizketa

Haizeari eta Itsasori egindako elkarrizketak ekarriko ditugu. Elkarrizketa bana egin diegu, badutelako zer kontatu eta diotena entzutea merezi dutelako. Haiek topatuko dituzue Xabier karrika 4ra bisitan zatoztenean. Haien goxotasuna eta batez ere, euskal kulturarekiko maitasuna eta ezagutza jasoko duzue; aire, ideia eta indar berrituekin etorri zaizkigu, eta gure proiektuan nabari dugu jada, bultzada polita eman digute.…

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Irene Solà)

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Irene Solà)

Emakumeak kantatu eta mendiak dantzan hasten dira. Eleberri honetan, emakumeen eta naturaren bihotz taupadak entzuten dira, biak baitira istorio honen protagonistak.

Orri hauetan agertuko zaizkigu amodio kontuak, gerla zibileko oroitzapenak, eguneroko bizipozak eta zailtasunak; eta natura nonahi, errekak, oinaztarriak, ur-jauziak, haizea, mendiak, hartzak, txakurrak, erbiak eta basurdeak.…

Ezin dena (Madelein)

Ezin dena (Madelein)

Pandemia hasten ari zen momentu berean, Madeleine taldeak Su Hura (2018) diskoaren birari bukaera Txinan eman zion kasualidadez. Honen ondoren, 7 abesti lotzen dituen Ezin Dena bilduma lantzen hasi ziren. Aurtengo udan argitaratu dute taldearen asmoz momentura arte egin duten lan intimoena dena.…