Jamaikako neska (Joxemari Iturralde)

Jamaikako neska (Joxemari Iturralde)

Dafne Zorregieta dugu protagonista, aita euskaldun erbesteratua, ama berriz holandar hippya. Dafne bizi izan da Jamaikan, Mexikon, Andaluzian, Estatu batuetan, Parisen, Holandan, Alemanian … eta Euskal Herrian.

Hamaika istorioak, gertakizunak, gertaera larriak eta goxoak bizi du. Hori dela eta zilegi izan daiteke galdetzea zer motako pertsona da Dafne? Nongoa da? Joxemari Iturraldek gauza askoz hitz egiten du, galdera aunitz helarazten digu, eta ez da ezkutatzen, ez du inolako arazorik bere iritzia emateko, argi eta garbi mintzatzeko.

Dafne bizitutako abenturak prosa errazaz eta ongi landuaz kontatuta daude. Gustura irakurtzen da liburua, ziztu bizian, hartu eta bukatu arte ezin da bazterrean utzi.

Hemen eskuragai.

Basa (Miren Amuriza)

Basa (Miren Amuriza)

Miren Amuriza aspalditik letren munduan murgilduta dago, hitz jokoa den bertsolaritzan, haur literaturan, aldizkarietan eta berripaperetan. Orain beste pauso bat eman du eta Igartza saria beka irabazita nobela hau plazaratu du.

Alargundu zenean Sabinak baserriko ardura hartu zuen, landak landu, abereak zaindu, seme- alabak ongi hezi, eta hau guztiz gutxi izango bazen Henry senidea, Ameriketan artzaina ibilia, elbarriturik geratu zenetik zaintzaren erantzukizuna ere hartu zuen. Bizitza batzuetan zaila eta gogorra egiten zaigu, ezin eraman. Bizitza basa Sabinarena, beti aurrera atzera begiratu gabe, barruko erraiak lehertu arte.

Hemen eskuragarri.

ANTZERKI TAILERRA

ANTZERKI TAILERRA

Hemen da antzerki tailerraren 5. edizioa!

Kurstoan zehar antzerkigintzan erabiltzen diren teknikak ikasi eta praktikan jarriko ditugu. Eta bukaeran… proiektu finala, antzezlana aurkeztu!

Asteazkenetan izanen da aurten, arratsaldeko 19:00etatik 21:00arte, Kondestable jauregian. Jaione Urtasun-en esku.

Plaza mugatuak daude. Izena emateko Karrikiri euskal dendan (Ordutegia: 10.00-13.30 eta 17.00-20.00)  Animatu! Giro ezinhobea dugu!