Begibakar (Xabi Bandini)

Begibakar (Xabi Bandini)

Kitarra hartu du Xabi Bandinik berriro ere. Kerobia eta Supernova taldeetan abeslari izandakoa, bakarlari bezala ikusiko dugu oraingo honetan.

Entzun ahal izan dugun abestian, Euskara eta gaztelaniaren nahasketa polita egin du. Barrutik idatzitako letra hauek akorde atseginak dituzte
lagungarri. Ez dugu zalantzarik, diskoak harrera ezin hobea izanen du.…

Mugiro bila (Doninorez)

Mugiro bila (Doninorez)

“Doninorrez” izena hartu du Imanol Ubedaren azken lanak. Bide Ertzean taldearen parte garrantzitsua izan da azken urte hauetan. Oraingoan, ordea, abentura berriari ekin dio eta hemen da bere bakarkako lehen lana.

“Mugiro bila” lana uste baino konplexuago izan omen da. Bide Ertzean taldearen eragina alde batera uzteko premia ikusi omen zuen hasiera batean, gerora ordea izaera hori onartu eta kantuak sortzeari ekin omen zion.…

Txerra Rodriguezen artikulua. Jakin aldizkaria

Txerra Rodriguezen artikulua. Jakin aldizkaria

Ekaineko paperezko Karrikan Jakin aldizkaritik ateratakoTxerra Rodriguezen artikulua argitaratu dugu, artikulu osorako tokirik ez zegoenez, artikulu osoa hemen jarri dugu. Zuen interesekoa izatea espero dugu! Eta Jakin aldizkaria jaso nahiez gero, pasa zaitez gure dendatik!!

 

 

Mapak

Bilboko Uribarri auzoan orain dela gutxi ibili dira hango taberna, denda, gune eta abarrak mapa batera ekartzen, mapatzen, alegia.

Detektibeak prest ditugu gaurko mahai ingururako

Ordu batzuk besterik ez dira falta “Nobela beltza, errealitate beltza” mahai inguruari hasiera emateko. Bertan arituko diren lau detektibeak prest daude! Edurne Arrizibitak detektibeak aurkeztuko ditu eta hortik aurera, Jon Alonso, Joxerra Senar, Ivan Gimenez eta Patxi Urrutiaren eskutik nobela beltza eta errealitate beltzaren artean alde handirik ez dagoela ikusiko dugu.