Biluztasunez jantzita (Arima)

Biluztasunez jantzita (Arima)

Paule Bilbaoren proiektua da Arima, non Josu González eta Gontzal Bilbao dituen bidelagun. 2019an argitaratu zuten lehen lana “Metamorphosis” izenpean eta orain berriz 6 kanta biltzen dituen “Biluztasunez Jantzita” bildumarekin datoz. 2020ko udan grabatu eta nahastu zuten Karlos Osinaga “Txap”en eskutik Tolosako Bonberenea estudioan.…

Nor zara zu? (Peru Galbete)

Nor zara zu? (Peru Galbete)

Sortzaile donostiarraren hirugarren lan luzea da “Nor zara zu?”. 2018tik 2020ra bitarte Uharte, Usurbil eta Urretxu artean sortutako hamar kanten bilduma egin du Peru Galbetek, denbora tarte horretan garrantzi berezia konfinamenduak izanda, aste hoietan nahastu baitzuen Uharten (ekoizpen lanetarako Huarte Zentroko laguntza jaso du proiektuak).…

Emadan (Eneritz Furyak)

Emadan izenpean argitaratu du musikari Irundarrak bere hirugarren lana (Eneritz Furyak, 2017 eta Zaldi Zuria/Maskara, 2018). Bere burua popetik hurbil kokatzen du, nahiz eta folka eta punka osagai ezinbestekoak iruditzen zaizkion artistaren sormenerako (post-folkari ere erreferentzia egiten dio).

Bildumak 10 abesti elkartzen ditu, CD eta binilo formatuan.…

Esku hutsik (Don Inorrez)

Plazaratu berri da Don Inorrez taldearen bigarren lan luzea: Esku Hutsik. Power-pop estiloaren inguruan dabiltzan hamar abesti biltzen ditu disko honek. Bai hitzen aldetik eta bai musikaren aldetik, aurreko diskoaren (Mugiro bila, 2018) ildoa jarraitu dute.

Abesti batzuk letra pertsonalagoetara jotzen dute, beste batzuetan berriz onartu dute ironiara eta autoparodiara jo dutela, Barre ala negar abestian adibidez: “Arruntegia top zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko.”…

Beltxarga Beltza (Ibil Bedi)

Beltxarga Beltza (Ibil Bedi)

Ibil Bedi talde nafarrak kaleratu berri du bigarren diskoa: Beltxarga Beltza. Nahiz eta Berandu baina garaiz diskoan eta Bide Zuzena single bikoitzean hartu zuten bidea ez duten utzi, esan daiteke hamaika kanta biltzen dituen disko honetan estilo propiotik atera gabe, musikaren aukera berriak probatu dituztela: ahotsa desitxuratzen duten efektuetatik biolinaren armonikoen erabileraraino.…

Aho Uhal (Olatz Salvador)

Aho Uhal (Olatz Salvador)

2018an bakarlari moduan Zintzilik diskoa kaleratu zuen Olatzek, eta orain argitaratu berri du Aho Uhalak proiektua, 12 kantu biltzen dituen disko borobila. Nahiz eta Olatz den proiektu honen protagonista, ez da bakarrik ibili bidean. Izan ere, maila handiko artistaz inguratu da donostiarra, haien artean Rozalén, Idoia Asurmendi, La Mare edo Ivan Ferreiro musikarien kolaborazioak batu ditu.…