Fiesta. Eguzkia jaikitzen da (Ernest Hemingway)

Fiesta. Eguzkia jaikitzen da (Ernest Hemingway)

Nafarroan denok izan dugu liburu honen berri, baina susmoa dut gutxi batzuk baizik ez dutela irakurri. Orain, Koro Navarroren itzulpenari esker euskaraz irakur dezakegu, eta bidenabar esan behar dut oso itzulpen ona iruditu zaidala; izan ere, solasak hitanoz egiteak bizitasun handia ematen dio nobelari.…

Garen hori (Ana Urkiza)

Garen hori (Ana Urkiza)

 

 

Zer da garen hori? Zerk egiten gaitu euskaldun? Galdera potolo honi erantzuteko, autoreak kultur arloko zortzi sortzaile elkarrizketatu eta beste zortzi euskaldunen iritziak bildu ditu. Ez dago argi zer den euskaldun izatea, baina gehienek uste dute euskararekiko atxikimendua ezinbesteko baldintza dela.…

May Ayim (May Ayim)

May Ayim (May Ayim)

May Ayimen poesiari aitortu behar zaio zauriak sendatzeko duen dohaina. 1960an jaio zen Hanburgon; ama alemaniarra zuen, eta aita ghanatarra. Familia zuri batek adoptatu eta hezi zuen. Amak ez zuen sekula interesik izan bere alaba ezagutzeko, baina aitak, ordea, maiz bisitatu zuen.…

Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea Asurabarrena)

Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea Asurabarrena)

2019an Igartza beka-saria irabazi zuen Irati Goikoetxeak eta 2020an liburuak argia ikusi zuen. Azken urteotan Nafarroako Gobernuan izan da lanean, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuan. Zilegi da esatea bere lanbideak eragin handia izan duela liburu honetan, bizikidetza delako gai nagusia.

Oihanari ETAk aita erail zion hemeretzi urte zituela, eta horrek bere bizitza markatu zuen.…

Erbesteko gutunak Victor Hugori (Louise Michel)

Erbesteko gutunak Victor Hugori (Louise Michel)

Parisko komuna izan zen, garai modernoetan, langileriaren lehenengo iraultzaren saialdia. Protagonistak asko izan ziren, eta horien izenak gaur arte ailegatu dira. Horietariko bat Louise Michel izan zen, emakume poliedrikoa; iraultzailea, poeta, irakaslea, pedagogoa, naturazalea, kolonialismoaren kontrakoa, internazionalista eta anarkista sutsua. Hogeita hamar urtez posta-trukea mantendu zuen Victor Hugorekin, hura zendu arte.…

Lilurabera (Yurre Ugarte)

Lilurabera (Yurre Ugarte)

Zortzi narraziok osatzen dute liburua: guztiek emakume bat dute protagonista, gehienak alaba gazteak, baina baita amak ere. Bakoitzak bere borroka pertsonala du bizitza duin bat aurreraeramateko. Arazo ekonomikoak hor daude, arima eta psikearen gatazkak ere bai. Batzuetan arimaren arintasuna jasangaitz bilakatzen da, eta ez da erraza hain gutxi pisatzen duen hori, berunaren pisua har dezakeen hori, gure gainetik kentzea, gure burutik
ezabatzea.…