LUA Arkitektuak (Errotxapeako Arga ibaia kalea 28-30)

Aurtengo udan jarri ziren gurekin harremanetan Lua Arkitektuak. Aspaldiko lagunak ditugu, baina proposamen berri batekin hurbildu zitzaizkigun: Arrotxapeako haien lokalean lekua badutela eta konpartitzeko prest daudela. Guri ideia polita iruditu zitzaigun, eta segur aski gure komunitatean interesgarria gerta dakiokeen norbait egon daiteke, beraz aukera honen berri eman nahi izan dizuegu.

Adur Larrea

Bilbon jaio eta bertan hazitako marrazkigilea dugu Adur Larrea. Lapurdiko kostaldea hautatu du bizileku orain, aspaldidanik Ziburun bizi baita. Karrikiriren laguna, eta baita Iruñearen eta iruindar askorena ere, hemendik aurrera Karrika berripapereko kolaboratzailea izanen dugu. Biziki poztu gaitu gure proiektura batzeak.

Irati Ornat (Euskaraldiko dinamizatzailea Iruñerrian)

Euskaraldiaren 2. edizioa 15 eguneko ariketa izango da aurten, baina halako tamainako ekimen kolektibo batek aurretik lan itzela dauka, dena ongi ateratzeko sukalde lan handia egin behar da. Zeregin horietan dabil Irati Ornat, Iruñerriko herri eta auzoetan, harekin mintzatu gara eta hemen bildu ditugu esandakoak.

JOANA CAMPOS (Kiko Janaridenda, Azella Zeharkalea)

Garai konplikatu hauetan, kaleak normaltasunera itzuli nahian daudenean, hiriari bizia ematen dioten komertzioengana hurbildu nahi izan dugu hilabete honetako Karrikan.

Merkataritzan Euskaraz ekimenean parte hartzen duten denda eta establezimenduei bultzadatxo bat emateko, zerrenda horretatik bat hautatu dugu, Kiko Janaridenda. Azella zeharkalean (Iruñea) dagoen komertzioa, eta aspalditik ekimen honen partaide duguna.

IZASKUN BARBER (Karrikiri elkarteko dinamizatzaile berria)

IZASKUN BARBER (Karrikiri elkarteko dinamizatzaile berria)

Izaskun Barber (Karrikiri elkarteko dinamizatzaile berria)

Zein da zure historia pertsonala euskararekin?

Nire historia pertsonala euskararekin txikitatik hasten da, nahiz eta gurasoak euskaldunak ez izan, San Fermin Ikastolara bidali gintuzten 3 ahizpak. Etxean ez genuen asko hitz egiten, eta egia da kuadrilan ere gutxitan erabili izan dugula zoritxarrez.…

MIREN ARTETXE (Bertsolaria)

Urtarrilaren 24an Euskal Kulturaren erronkei buruzko jardunaldia egin zen Iruñean, Kondestable Jauregian; bertan, Miren Artetxek hitzaldi bat eman zuen «Gazteak, bertsoa, transmisioa eta nortasuna» izenburu zuena. Horixe izan bait da bere doktoretza tesian garatutakoa.

Nolatan edo zerk bultzatu zintuen horrelako tesi bat egitera?