Karrikirin datorren astean: Martxoaren 10ean: LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABEL (Trikua esnatu da). 11n: LEIRE ALONSO eta IRATI GOIKOETXEA (Solasaldi musikatua).

2020ko martxoaren 2. astea dotore datorkigu Karrikirin (Xabier karrika 4, Iruñean).

Martxoak 10, asteartea, 19:30ean: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izanen ditugu, Trikua esnatu da liburua aurkezten.

Hemen Berrian egindako kronika: Bi bortxa bat eginda.

Martxoak 11, asteazkena, 19:00etan: Matematika eta literatura, Irati Goikoetxea,(bloga)eta Leire Alonso, (bloga) Solasaldi musikatua.…

DEN-DENA NAHI DUGU

DEN-DENA NAHI DUGU

Istorio bizi bat. Ezintasunari, krisi ekonomikoari, migrazioari, politikari buruzkoa. Pertsonaia bat. Etorkina, adarra joko diote baina ez da geldirik egongo. Poesia bezain zaindua eta mito gisa ere funtzionatu duena belaunaldi askorentzat.

Otsailaren 27an, Karrikirin, 19:30ean.


Datozen asteetarako bisitak: Alfontso Gartziandia (O19), Fernando Rey (O27), Lorea Agirre (M10), Idurre Eskisabel (M10), Irati Goikoetxea (M11), Leire Alonso (M11), Kike Amonarriz (M17), Mari Luz Esteban (M24)

Kaixo adiskide,  

Hauek dira hilabete bukaera eta datorreneko ekitaldien hitzorduak:  

  • Otsailaren 19an asteazkena, 19.30ean: ITSU KOLPEKA (Alberdania) liburuaren aurkezpena (ALFONTSO GARTZIANDIA)
  • Otsailaren 27an, osteguna, 19.30ean: DEN-DENA NAHI DUGU (Katakrak) liburuaren aurkezpena (FERNANDO REY)
  • Martxoaren 10an, asteartea 19.30ean: TRIKUA ESNATU DA (Lisipe) liburuaren aurkezpena (LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABEL)
  • Martxoaren 11n, asteazkena, 19etan: Matematika eta Literatura solasaldi musikatua (IRATI GOIKOETXEA eta LEIRE ALONSO)
  • Martxoaren 17an, asteartea, 19.30ean: EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK (Elkar) liburuaren aurkezpena (KIKE AMONARRIZ)
  • Martxoaren 24an, asteartea, 19etan: ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA (Pamiela) liburuaren aurkezpena (MARI LUZ ESTEBAN)

Etorri eta goza gurekin.…