Karrikiriko gaiei dagokienez, azaleko tartean ortzirala honetan Iruñerrira helduko den Korrikaren 17. edizioaz, apirilaren 13an eginen dugun Karrisolasa egitasmoaren bigarren saioaz (“Euskaldunok eta teknologia berria” hizpide) eta hilaren 16an abiatuko dugun Karrikadantza ekimen berriaz dihardugu.

Agendaren baita, berriz, ekimen interesgarri ugari: Eustal Tulkur Askea, Nafarroako Haur Kantari Jaialdia, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, haurrentzako antzerkia eta filma, irakurle taldeak, e.a.

Goreti Etxepare, haurren hizkuntza ohituretan euskara txertatzea xede duen 3blai proietuari elkarrizketa egin diogu berriki Iruñeko alde zaharrean martxan jarri dela eta.

Euskalgintzako lagunen ekarpenen atalean, Pili Yoldi kazetariaren hausnarketarako artikulua ekarri dugu.

Eta Karrikiriko dendari eskainitako tartetxoan bi liburu gomendio eta beste bi diska; hamar emakume idazlek idatzitako “Orgasmus” liburua, Ur Apalategiren “Fikzioaren izterrak”, Imuntzo eta Belokiren “Gezurra ez da egia” bere lan berria eta Mixel Etxekopar eta François Rosséren “Transhumantzia”.

On egin deizuela!!!