Zeinen ederra izango den (Zetak)

ZETAK taldearen bigarren proiektua. Disko honen eragile garrantzitsu bat pandemia izan dela diote, izan ere, diskoari izena ematen dion kanta apirilean argitaratu zuten. Aurrerago “Hegan” kanta atera zen eta azaroan Oques Grasses taldea kataluniarrarekin batera aurkeztu zuten “Hitzeman” abestia.

Orain, urte berriari hasiera emateko, sei kantuk osatzen duten diskoaz gain, “Akelarretan” kantaren bideoklipa ere atera dute. Kanta hauetan pasa den urtean arruntak izan diren hausnarketen inguruan hitz egiten da, izan ere taldea nahiko positibo azaltzen da etorkizunari begira, uste baitu pandemiari esker ikasitakoa betirako izango dugula gure artean.

Disko honek erritmo freskoak, soinu elektroniko eta abangoardistak, izaera intimo eta hurbilekoekin nahasten ditu, emaitza melodia itsaskorrez beteriko lana izanik. Vendetta taldeko abeslari-ohi den Pello Reparaz da proiektuaren buru, nahiz eta aitortu duen disko hau guztiona dela, bertan modu askotako kolaborazio ugari izan direlako. ZETAK lan taldea honako hauek osatzen dute: Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu, Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas eta Artzai Iraurgi.

Diskoa Oso Polita eta Panda Artists Managementekin argitaratu dute. Azalaren diseinua Iratxe Reparazek eta argazkilaritzaren ardura Luis Vidalek izan du.

Hemen eskuragai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude