Turista klasea (Kattalin Miner)

Kattalin Minerrek istorioa kontatzeko hirugarren pertsona erabili du; hots, kontatzaileak aurkezten ditu pertsonaiak, horien gorabeherak eta pentsamenduak. Narrazioari distantzia emateko modu bat ote? Bere izenaz ezagutzen ez dugun neska batek Hendaian TGVa hartzen du Fresnesko kartzelan espetxeraturik dagoen lagunari bisita egiteko.

Bidaian badu astirik pentsatzeko, bizitzaren pasarte zenbait errepasatzeko, hainbat gai garrantzitsuri heltzeko: biolentzia armatua eta kartzelako biolentzia, sexua, giza harremanak, lesbianismoa, sexu generoak, literatura, ametsak… guztiak dira hausnar gai bidaia honetan. Bidaia fisikoa eta poetikoa Fresnesko kartzelara joateko, maitasun lurraldera ailegatzeko.

Hemen eskuragai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude