Topaldia 2019!

Pasa den ostegunean Bilbon izan ginen eta oso ongi pasa genuen!

Goizeko 7tan martxan jarri, kotxea hartu eta 9ak pasata kafetxo bat hartu eta Topaldia hasi zen.

Jasone Mendizabalek ireki zuen egun osoko ekitaldia Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean: Topagunearen irakurketa rekin.

Jon Sarasuak Euskaltzaleen autoraketaren indarraz hitz egin zuen eta Manex Agirrek lekukoa hartu zion Euskara zerbitzuak: “lankidetza” hitza esanahiz nola bete? gaia proposatuz.

11:30ean atseden txiki bat egin eta algarrobako bizkotxoa frogatu genuen batzuk. Goxoa benetan!

Eneko Gorrik Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik aurkeztu ondoren, gai ezberdin batzuk landu genituen taldeka. Interesgarria benetan!

Mari Luz Estebanek eman zion amaiera egunari Mugimendu feminista, eraldaketan ispilu  gaiarekin.

Benetan gustura egon ginen eta ziur datorrenean ere han izango garela!

Iruzkinak

Topaldia 2019!

  1. Mikel Ozaita

    Aupa lagunak!
    Ilusio berezia egin digu antolakuntzan ibili garenoi artikulua eta bideoa ikustea.
    Euskaltzaleen Topagunea


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude