Zuriñe Hidalgo (Abeslaria eta aurkezlea)

Zuriñe Hidalgo aurtengo urtarrilaren 16an egon zen Karrikiriko lokalean. Autoezagutza eta ziklo menstrualari lotutako tailerrak egiteko leku goxo baten bila zebilen, gure Xabier karrikako dendan egin zezakeen galdetu zigun. Biziki poztu gintuen horrek, proposamen berrien topagune eta abiapuntu izatea maite dugu.