Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Olga Tokarczuk)

Olga Tokarczuk idazle poloniarra da, 2018ko literatura Nobel sariduna. Horrez gain, kultur ekintzailea eta ekologiaren aldeko aktibista da. Bi ezaugarri horiek ongi islatzen dira bere nobela honetan.

Txekiarekin muga egiten duen Poloniako lautada batean adineko emakume bat bizi da, Janina Duszeko, William Blakeren poemak irakurtzen, umeei ingelerazko klaseak ematen eta auzokideen etxeak zaintzen.…

Ene baitan bizi da (Maddi Ane Txoperena Iribarren)

Euskal Herriko literatur mundura etengabe ari dira sortzaile berriak heltzen, eta ezin dugu ukatu ematen diren bekak eta sariak oso lagungarriak direla horretarako. Liburu honek Iparraldean ematen den “Gazteluma” saria jaso du. Txoperenak orain arte gure artetik oharkabean igaro den gaia ekarri digu: Iparraldetik Parisera neskame moduan lan egitera joandako gazteen bizimodua, hain zuzen.…

June Jordan (Ane Garcia Lopez)

Gabriel Arestik esan zuen bere poesia mailu bat zela; June Jordanena ere mailu bat da, injustizia suntsitu nahi duen mailua, alegia. New Yorkeko Harlem auzoan jaio zen, 1936an, Jamaikako etorkin pobreen familia batean. Hori zela eta, bere etorkizunak nahitaez iluna behar zuen izan.…