Euskalerria irratiko saioa Karrikirin egin dute

IMG_20180116_095203

 

 

Euskalerria irratia eta Karrikiri Elkartearen  arteko amodio aferaren beste kapitulu bat

Iruñeko Irrintzi dorretik Euskalerria Irratiak goizero eskaintzen duen Metropoli Forala saioa Xabier karrikaraino heldu da gaur Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena kazetarien eskutik.

Saio osoa zuzen zuzenean Karrikiri elkartearen Xabier karrikako saltokitik egin da, eta hasi bezain pronto Juan Kruz Lakasta Karrikiriko Ondarru eta Gorettirekin solasean aritu da Iruñeko Euskaldunon Topagunearen eta elkartearen dendaren nondik norakoez. …

Dantza, antzerkia eta poesiak bat eginda, Martin Zalakain ikuskizunean

Iturria: Euskalerriairratia.eus

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzarekin 80 dantzari izanen dira oholtza gainean. Musikariak ere ez dira faltako eta aktoreen artean Ander Lipus jarriko da Pio Barojaren azalean.

“Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da Martin Zalakain”. Martin Zalakainen istorioa kontatu du oraingoan, izen bera daraman ikuskizunean.

“Euskaraldia” aurkeztu dute

kartela

 

 

Abenduaren 2an, eguerdian, “Euskarak 365 Egun” ekimenaren ekitaldia izanen dugu. Egun horretan, soka dantza izanen dugu eta datorren urtean 11 egun euskaraz ekimenerako Nafarroako hiriburuan dugun asmoa aurkeztuko dugu ere. Hurbildu zaitez!!

Euskaraldia aurkeztu dute, baina zer da Euskaraldia?