Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Olga Tokarczuk)

Olga Tokarczuk idazle poloniarra da, 2018ko literatura Nobel sariduna. Horrez gain, kultur ekintzailea eta ekologiaren aldeko aktibista da. Bi ezaugarri horiek ongi islatzen dira bere nobela honetan.

Txekiarekin muga egiten duen Poloniako lautada batean adineko emakume bat bizi da, Janina Duszeko, William Blakeren poemak irakurtzen, umeei ingelerazko klaseak ematen eta auzokideen etxeak zaintzen.…