Sanferminak euskaraz

Sanferminetan ere, urteko beste egunetan bezala, euskaraz bizitzeko gogoa dugu eta horregatik Zaldiko Maldiko, Iruñeko peñak eta beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzen gara euskararen erabilera areagotzeko.

Programa herrikoiaren baitan euskaldunak elkartzea xede duen egitasmoa bideratzen dugu 1995etik Zaldiko Maldiko elkartearen laguntzaz; atun jana erraldoia. Hegaluzez prestaturiko menu goxoko bazkari bat antolatzen dugu Euskal Herriko kostaldeko hainbat herritan ospatzen duten arrantza eguna Iruñera ekarriz.

Atuna eta euskal giro bikaina dira protagonista nagusiak eta berarekin batera mahai inguruan biltzen diren lagunak eta ondoren egiten den dantzaldi bapatekoa.