Paradisua (Burutik)

Iruñerriko talde gazte honen lehen proiektua da “Paradisua”.

Koronabirusa dela eta, martxoan egin behar zuten diskoaren aurkezpena bertan behera geratu zen, baina jada entzungai dago osorik plataformetan. Luar, Mikel, Jokin, Iranzu eta Asierrek osatzen dute indarrez beterik datorren taldea.

Nahiz eta beraien musikari “rock”aren etiketa jarri dioten, estilo anitzetako arrastoak entzun daitezke beren abestietan. Akordeoiaren melodiak, freskotasun handia ematen dio taldearen soinuari.

“Lekukoa” abestiaren bideoklipa Iruñeko Plaza de la Cruz ikastetxean grabatu zuten, Beñat Goia eta Haira Ariztegiren zuzendaritzapean.

Gainera, “Ahotsak altxatzen” kantuaren koruak grabatzeko, Josu Ervitiren “Drum Groove Studios” estudioan 20 gazte inguruz osaturiko abesbatza sartzea lortu zuten, emaitza itzela lortuz. “Zeru zati hau bereganatzen saiatu denak orain oihuka dio: esta tierra no es de nadie!” esaten du diskoari izena eman dion abestiak.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude