icon_standard   Karrika 171. 2013ko uztaila

Arrantzale Egunaren 18. edizioa!!

Bai, gezurra badirudi ere, 18 urte pasa dira jada lehenbiziko aldiz Karrikiriko Ondarru gure lagunari Iruñeko Sanferminetan Arrantzale Eguna antolatzea
otu zitzaionetik. Eta urteek aurrera egin ahala, euskal lagun giro goxoan egiten dugun bazkari berezi horrek harrera ezin hobea lortu du eta
hainbatentzat hitzordu finkoa bilakatu da Sanferminetan Iruñerriko euskaldunon artean.

icon_standard   Karrika 170. 2013ko ekaina

karrisolasa
Karrisolastuko al gara?

Gure buletin hau aspaldiko partez jasotzen duzuenok ezagutuko duzue duela jada bi urte hasitako Karrisolasa izeneko ekimena, ezta? Bada 2011z geroztik, hilero euskalgintzarekin zerikusia duen gai bati heltzen diogu, patxadaz haren inguruan solastu eta iritziak elkar trukatzeko. Bizi dugun garai hauetan tarte ttikia uzten diogu hausnarketari eta jarduera honen bidez horixe ekiditu nahi dugu hain zuzen ere.

icon_standard   Karrika 169. 2013ko maiatza

Zatozte, zatozte denak, gu gira saltzaile onak…

Martxoan eta apirilean jada hasitako martxari jarraikiz, maiatzean zehar Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topaguneak bere denda mugikorra hemendik harat eramanen du, euskal sortzaileen eta bereziki Nafarroako egileen lanak lau haizeetara ezagutzera emateko asmoz. Horrela bada, datozen asteotan Karrikiriko kideok Sortzen Ikasbatuazek hilaren 19an Takonera parkean ospatuko duen euskal eskola publikoaren aldeko jaian egonen gara.