icon_standard   Karrika 151. 2011ko uztaila

Atun jana


Bazkideen batzarra, KDG, Literaturia…

Sanferminak hemen dira! Iruñeko karrikei Sanfermin usaia darie ekainaren erdialdetik aitzina eta gure buletina zuen etxeetara iristen denerako akaso festan murgilduta izanen gara batzuk edo oporretan bestetzuk. Eta atsedena hartu baino lehen, bazkideen batzarra egin genuen ekainaren hasieran gure elkarteko kide guztiei bideratzen ditugun ekimenen berri emateko.

icon_standard   Karrika 149. 2011ko maiatza

KarrkadantzaEuskal Herrian barna ibiltari

Badirudi eguraldi ona heltzen hasia dela jada Euskal Herrira eta, horrekin batera, ugaldu egiten dira gure lurraldean merkatu, feria, kultur ekimen eta festak. Hori dela eta, Karrikiri euskal denda higikorra motorrak berotzen hasia da jada eta dagoeneko hainbat txoko bisitatu ditugu Nafarroako euskal sortzaileen lanak han eta hemen ezagutzera eman eta, bidez batez, gure ekonomiari bultzadatxoa emateko asmoz.

icon_standard   Karrika 148. 2011ko apirila

dantzariakKorrika, teknologia berriak eta Karrikadantza

Udaberria heltzearekin batera 1919an sortutako Euskaltzaindiari omenaldia eginen dion Korrikaren 17. edizioa iritsiko da Iruñera eta euskararen lekukoak gure hiriko kale bazterrak zeharkatuko ditu gure hizkuntzaren aldarria bazter guztietara hedatuz. Maitatu, ikasi, ari…Euskalakari!!!

Eta lasterka aritu ondoren, solaserako gonbitea luzatuko dizuegu berriro Karrisolasa ekimenaren bigarren saioarekin.