icon_standard   Karrika 141. 2010eko uztaila

atun jana

Festetan eta oporretan ere euskaraz bizi eta goza!!

Iaz eginiko hausnarketa prozesuaren ostean, Karrikiri elkarteak ilusioz beteta ekin zion ibilbide berriari ikasturte honen hasieran; jende berria hurbildu da gurera eta, horri esker, gure zerbitzuak sendotuz eta hobetuz joan dira gutxika-gutxika. Esku artean duzuen Karrika aldizkari itxuraldatuak ere bere urratsak eman ditu eta Internet sarean ere bere tokia hartuz joan da gure web orri berritua.

icon_standard   Karrika 140. 2010eko ekaina

 

itsasi euskarari
Mingainaz, bihotzez, larruz, itsatsi euskarari

Lelo erotiko xamarra atera zaigu bazkidetza kanpaina berrirako, ezta? Gogoetaldiaren ondotik, haize bolada berria sartu zitzaigula aurreratu genizuen aitzineko zenbakietan eta, egunek aurrera egin ahala, badirudi joera zoro hori sendotzen ari dela. Akaso hasi berri duen eguraldi beroaren eragina izanen da edo gure betiko sena.

icon_standard   Karrika 139. 2010eko maiatza

Karrika gurea da!!!

Karriri elkarteak duela zenbait urte Zaldiko Maldiko kultur elkartearekin batera ekimen berezi bat martxan jarri zuen euskara karriketara jai giroan eta inongo konplexurik gabe eramateko asmoz, “Karrika gurea da” egitasmoaren bidez. Iruñerriko euskaldun guztiei (haur, heldu zein zahar) zuzenduta dagoen herri egitasmo honek hainbat edizio bete ditu jada eta hurrengo maiatzaren 29an beste hitzordu bat ospatuko dugu.