icon_standard   Karrika 121. 2008ko uztaila

Euskara eta biok

Ez dakit xuxen zergatik hasi nintzen euskara ikasten, hots, zein izan zen garai hartan (hamalau-mabost urteetan) nire barnean izeki zen suaren pizgarria. Beharbada frankismoaren azken sasoian somatzen zen askatasun giroak eraman ninduen euskara ikastera, baina uste dut hori bakarra ez zela aski izan ni holako abenturan sartzeko.

icon_standard   Karrika 120. 2008ko ekaina

Euskara forala

Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak proiektuak (2006) ondorioztatzen du Euskal herritarrek –nafarrak barne– euskal kulturarekin gehien lotzen duten elementua euskara dela, eta neurri txikiagoan dantza, pilota eta herri kirolak. Gutxiago aipatu dira ohiturak eta gastronomia, eta oraindik gutxiago musika, jaiak, euskal sinboloak, literatura idatzia, kantua edo ahozko literatura.

icon_standard   Karrika 119. 2008ko maiatza

Hello, Europa
(edo komunikazioa-inkomunikazioa)

Astelehena. Goizeko zortziak. Hau nahasmendua! Paper guztiak, biltzeko. Eta gero, bilerara! “Ez ahaztu: irakasle harekin hitz egin behar duk… Ikasgelara sartu aurretik harrapatu!” Hara, orain, telefonoa! Nor ote, hain goiz?

– Hello! Klaus naiz, eta Antwerpenetik deitzen dizut, Belgiatik.