icon_standard   Karrika 100. 2006ko ekaina

Euskaldun ameslariak

Karrikiri euskaldun ameslari batzuen elkartea da. Sortu zenean, orain bederatzi urte, Iruñean bizi ziren hainbat euskaltzalek bat egin zuten euskaraz bizi nahi zutelako. Gurean euskaldunen komunitatea txikia zen kopuruz, geografikoki sakabanatua, elkarren artean ezezaguna eta eremu publikoan islarik ez zuena .

icon_standard   Karrika 99. 2006ko maiatza

Entxufea dela eta ez dela

Nafarroako Gobernuak bazterrean utzi du Euskalerria Irratia teknologia juridikoa eta iluntasun administratiboa erabiliz. Ezin zen besterik espero, batzuen iritziz, eta aurreneko urrats beltzak gainditu ditu, besteen ustean. Erabakiaren egileak, ematen duenez, egindakoaren alde agertu dira. Gainerako guztientzat eskandalagarria izan da.

icon_standard   Karrika 98. 2006ko apirila

Gazte etorkinak euskaldundu?

Garai berriak eta erronka berriak. Mendeetan zehar Nafarroa emigranteen lurraldea izan da. Bertako gazteak etengabe lan bila edo garaiko arazoetatik ihes abiatu dira beste geografietara, hemen ez zuten etorkizuna kanpoan sortzera. Sevilla, Argentina, Paris, Madril, Venezuela edo Nevadako zeruak dira horren lekuko.