icon_standard   Karrika 81. 2004ko uztaila

Uztailaren 15ean

Hainbatek Iruñean San Ferminak hasi baino lehenagoko egunetan mundua bukatuko dela pentsatzen du.
Beste batzuek aldiz, mundua bukatu beharrean, urte berri baten hasieran gaudela pentsatzen dute.
Azken hauendako, URTE BERRI ON!
Beste horiendako, GOIAN BEUDE!
Dena den bi data hauek izan ohi dira aproposak nork bere kontzientziarekin hitz pare bat egiteko, serio.

icon_standard   Karrika 80. 2004ko ekaina

Topagunea, euskara elkarteen federazioa

Euskara elkarteen zereginei buruz eztabaidatzen denean, askotan aipatzen da bi lan mota hauen arteko oreka bilatzearen garrantzia: jakin behar da beste eskualde edo herrietan asmatutako proiektuak gurera egokitzen, eta jakin behar da gure eskualdeko beharrak ongi identifikatzen eta horiei erantzuteko proiektuak sortzen.

icon_standard   Karrika 79. 2004 maiatza

Orkestrak eusten dio sinfonia bukatugabea

Andante. Euskaltzaleon orkestra zuhur abiatu zen. Aretoaren baldintza akustikoak ez ziren hoberenak eta tresnaren bat zaharkitua zegoen. Hala ere, nota leunak airean zabaldu ahala gero eta entzule gehiago hurbiltzen ziren. Komunikazioa gauzatzen hasia zen eta bakarlari iaioen garaitik elkarlanaren arora pasatu ginen.