icon_standard   Karrika 71. 2003ko uztaila

Bai, ahal dugu
Nahi dugun etorkizunaren zantzuak

Leku bat munduan. Eta mundu bat eskolan. Hura aurkitu nahian, letra zopa gero eta pozoituagoarekin eginen dugu topo. G, A, B… eta berriak: I eta J, iruzurra eta jukutria, hizkuntza eredu berrien funtsa. You know, pues.

icon_standard   Karrika 70. 2003ko ekaina

Egunero, ehunero, ehun euro

Egun, ero moduan bizi omen gara; ziur aski egia da, beste gauza askotan bezalaxe, neurri batean. Neurria zein den ez dakigu, baina denok dugu zerbait erotik, ez da hala?
Neurria ez, baina, erotik daukaguna bazter utzi gabe ere, funtsezkoa zer den eta zer ez den ikasi, errotik ikasi ere, beharrezkoa dugu.

icon_standard   Karrika 69. 2003ko maiatza

Helduak eta anxanetak

Ama, komunera joan behar dut
Itxoin, intenta aguantar, Haizea.
Falta da asko?
Lasai, que ya estamos.
Ba… no sé si voy a llegar, ama.

Ama-alaben solasaldi arrunta kotxean. Ez dakigu Haizea “helduko” den. Beharrak ezintasunarekin talka egiten duenean ez dira gauza samurrak gertatzen.