icon_standard   Karrika 61. 2002ko iraila

Esnatzeko tenorean

Uda partean badirudi gizartea lozorro gozo batean sartzen dela. Ez da, ez, garai onena errealitatea eraldatu eta kontzientziak astintzen ibiltzeko: suposatu ohi da udako hilabeteek atsedena dakartela eta beraz fisikoki eta mentalki egunerokotasun zitaletik ihes egiteko aukerez goza-tzea egokitzen zaigula.

icon_standard   Karrika 60. 2002ko uztaila

Aisia? euskaraz aise!

Gaur egun lanean ez gaudenean ere lanpetuta gaudela ematen du: etengabe ari gara gauzak egiten. Batzuetan gure prestakuntza hobetzen saiatzen gara, beste batzuetan senideekin edota lagunekin egoten gara gure asialdiari ahalik eta zuku gehien ateratzen… Oporretan ere gure bizitza jarduerez josita egon ohi da, eta helburu argirik gabeko ekintzen zurrunbiloan erortzen gara maiz.

icon_standard   Karrika 59. 2002ko ekaina

Karrika gurea da

Hizkuntza bat normalizatzeko eta berreskuratzeko Txepetxen teoriako hiru axiometatik batek honela dio: Estatu baten menpean kokatutako hizkuntza komunitate gutxiagotu bat ezin da, besterik gabe, estatuaren ekimenaren zain egon (nahiz eta estatuan gobernu edo erregimen aldaketa gertatu) honek egoera konponduko duelakoan, zeren konponbidea, komunitatea bera trinkotzetik etorriko baita.