icon_standard   Karrika 44. 2001eko otsaila

Hortaz, Karrikiri, zer da?


Mamitsuagoa da: Karrikiri zer den, edo zer izatea nahi dugun, nolako Karrikiri bilatzen dugun azaldu.
Tira, hasteko, Karrikiri beti eginbidean den zerbait da; ez da erabat osatuko Iruñerriko euskaldun guztiak aldez edo moldez karrikirikide ez direno. Karrikiri proiektua da beti, eta bere xedea, hain zuzen ere, euskaldun guztien artean harremanak bideratzea, euskaldungoa trinkotzea, euskaldunak euskaldunekin bizitzea da.