icon_standard   Karrika 47. 2001eko maiatza

Osabideak bilatzen makulurik gabe ibili nahi duten herrenentzat


Bere burua euskalduntzeko erabakia hartu duen orok poz handiak hartzen ditu bidean aurrerapausoak egiten dituenean, baina bestalde badaki zer nolako zailtasunak dauden bidean. Ikasketa prozesua ez da bukatzen ikastetxe eta euskaltegietatik ateratzen garenean; eta euskaraz bizitzeko konpromisoari atxikitzen badiogu, berehala konturatzen gara eremu askotan normaltasunez ibiltzeko arazoak aurkitzen ditugula.

icon_standard   Karrika 46. 2001eko apirila

Globalizazio eredu honen aurrean, herriak mugimenduan


Azken urte hauetan ohikoa da “globalizazio” hitza edozein komunikabidetan aurkitzea. Askotan, kontzeptu hau ekonomiarekin lotu izan da. Multinazionalak merkatu berriak bilatzen ari dira munduan; kapitalaren logikak bere arauak eta lehentasunak seinalatzen ditu eta norbanakoak eta herriak munduko eragile ekonomikoen interesen menpe gelditzen dira.

icon_standard   Karrika 45. 2001eko martxoa

Bazterketa guztien aurretik eta itxura guztien gainetik


Europa osoan ospatzen ari den Hizkuntzen Urte honetan argitaratutako foru dekretua eta beste xedapen legalak egin dituztenen asmoa euskara esparru pribatura mugatzea da, hau da, esparru publikotik desagerraraztea, hizkuntza minorizatuen berreskurapen prozesuetan esparru publikoko erabilera ziurtatzea funtsezkoa dela badakitelako.