icon_standard   Karrika 6. 1997ko iraila

Oporretatik bueltan


Atsedenaldia iraganik hemen gaude, berriz ere,lanari ekiteko prest.
Gure aitzinean daukagun ikasturtea garrantzi handikoa izanen da KARRIKIRIrendako, hasitako bideetan sakontzeko eta bide berriak sortzeko.
Lehenbizikoen artean, eta berri gisa,dezagun erran (eta oso fierki gainera) Lan Burtsa fruituak ematen hasia dela; aldiko lanez gain,dagoeneko baten batek konta
dezake lan-kontratu fínkoa lortu duela KARRIKIRIri esker,eta gaur egun ez da gauza gutxi.

icon_standard   Karrika 5. 1997ko uztaila

Biba festa


Festaroan sarturik gaude dagoeneko edo hala ez bada laister izanen da. Gu ere, sari gisa (merezi ala ez) bagoaz oporretara, beraz jakin ezazu heldu den abuztuan ez dela KARRIKA aterako. Hori bai! Irailean, lan-ikasi-bizi aro berriari hasiera emateko, berriz hemen izanen da zintzo-zintzo gutartean; ea, emeki bada ere, Iruñerriko euskaldungoa biltzen laguntzen duen, hori baitu -funtsean- helburu.

icon_standard   Karrika 4. 1997ko ekaina

Errealitatetik errebindikazioraino


Azken honetan maiz aipatu izan da gutartean Irlandako eredua, alor zenbait direla eta. Baina hango hizkuntz ibilbidea ahantzi bidean dugulakoan oztopo gaude.
Garai batez guzia bazen aldapa eta lege-oztopo
Gaelikoendako, kasik itotzeraino eraman zutelarik; gaur egun ez da halakorik (hegoaldean gutxienez), halere -dakigun bezala- mintzoak malda beheran du segitzen.