Sin título

 

 

 

 

 

 

Urriaren 1a da eta 10 egun eskas falta dira “Joxemiel Bidador Pastorala” taularatzeko eta Karrikirin, bere omenez, Karrika berezi bat karrikaratu dugu.

Hilabete honetako Karrika monografikoa duzue: Joxemielen biografia bere lagunek idatzia; Ihitz Iriart Pastoraleko errexenteari elkarrizketa; Bidadorren liburuak…

Zuen gustukoa izatea espero dugu!!

Eta honen inguruan antolatu diren bi hitzaldiei buruz informatu nahi zaituztegu. Astelehenean, urriaren 5ean, Zaldiko Maldikon, arratsaldeko 20.00etan Patxi Labordak “Joxemiel Bidador dantzan” hitzaldia emanen du. Eta bestea, urriaren 7an, 20.00etan Zaldikon ere “Joxemiel Bidador eta Mendigatxaren sindromea” Patxi Larrion hizlariarekin.

Gauza gehiago gure euskal agendan.

A, eta zatoz zure sarrera eskuratzea agortu baino lehen!!