Oasia/Gorputz-adar mamua (Izaki gardenak)

Izaki Gardenak talde gasteiztarrak kaleratu berria du Oasia/Gorputz-adar mamua binilozko single bikoitza. Taldeak urteetan zehar lortu duen soinu berezia alde batera utzi gabe, izaera handiko kantak dira Oasia eta Gorputz-adar mamua. Estetikoki ere ez dute galdu euren nortasuna, Smoke Signals Studio-ren biniloaren diseinuaren bidez.

Grabazioa Berako Atala estudioan egin dute Iñigo Irazoki eta Jonan Ordorikaren (masterizazioa) eskutik. Bigarren abestiak entzuleari botatzen dio galdera “Gorputz-adar mamu batek bezala, min ematen du noizbait aske sentitu izanak, gertatzen al zaizu?”.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude