Nor zara zu? (Peru Galbete)

Nor zara zu? (Peru galbete)

“…txikitan kantatzen nuen, gero ez, 2012an egindako bidai luze baten ondoren, geldirik bidaiatzeko beharra sentitu nuen. Horrela hasi zen berriz ahotsa nigandik irtetzen, horrela hasi nintzen kantuak egiten, eta horrela kantuek egiten naute ni.” Hala dio Peru Galbetek bere aurkezpen orrian, jada hiru dira argitaratu dituen lanak. Ahotsa, ukelelea, pianoa, teklatua, eskusoinua, txarangoa, metalofonoa, perkusioa eta guitarra jo ditu Usurbilgo gizon orkestrak “Nor zara zu?” lan berrian.

Kantu eta estilo intimista eta berezia da oso, etengabeko bilaketan ari den sortzailea da. Hitzak sakon eta barrura begirakoak bildu ditu bere azken lanean. konfinamendu garaiak ere izan omen du eragina zenbait kantuen moldaketan. Sasoi goraberatsu hauek inspirazio iturri izan dira zenbaitetan.

Gaur egun zinemagintzaren munduan aritzen da Peru Galbete, tarteka ordea oholtzaren gainean ikusteko aukera ere izan dugu. Gogoz hartuko ditugu berriz ere bere kantuak, oraingo honetan ordea, aurkeztu berri duen diskoa izanen dugu lagun.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude