Irakurzaletasuna geroz eta jende gehiagorengana iristen ari dela ikusi ondoren, 2014. urtean “Nobela beltza”ren hilabetea antolatzen hasi ginen. Hilabete horretan zehar liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, eleberria eta errealitatearen artean askotan dauden parekotasun horiek aztertzen ditugu, beste hainbat gauzen artean.
Adibidez, “Nobela beltza vs errealitate beltza” hitzaldia edo “Gizon gogorraren sekretua” Martin eta Xabier Etxeberria anaien liburu berriaren aurkezpena izan ziren antolatutako ekitaldi batzuk.